XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CiU ulertzen ez dutelako Esteve kexu.

BARTZELONA

Convergencia Democrática de Catalunyako idazkari nagusia den Pere Esteve oso kexu azaldu zen atzo, Senatuan Autonomiaren Estatuaz egin berria den eztabaidan Pujolek Katalunia Estatuan sartzeko egin dituen planteamenduak ulertu ez direlako.

Estevek atzo esan zuenez, Estatuko beste zenbait politikok Senatuan egin dituzten hitzaldiak entzun ondoren, argi dago ez dituztela geuk eginiko planteamenduak ulertzen.

CiUk Estatuaz duen ikuskera plurinazionala, moderno eta europarraren aurrean, beste askok ez dute beste inolako aukerarik eskaintzen, nahiago baitute gauzak dauden bezala ezer ez ukitu gabe utzi eta inmobilismoan finkatzea.

Jarrera ezkorraren eredu, PSOEk gobernatzen dituen hiru autononomiak seinalatu zituen Estevek.

Proposamenak

Momentu honetan egin behar dena proposamenak egitea da, elkarrizketan ihardutea, eta inolaz ere ez inmobilismoan eta setakerian finkatzea, azpimarratu zuen Pujolen partiduko idazkari nagusiak.

Pujolek Senatuan esanikoak entzun eta Extremadura, Andaluzia eta Gaztela-Mantxako presidenteek oso gogor salatu zituzten Kataluniako presidenteak eginiko proposamenak.

Hala ere, Estatu autonomikoaz eztabaida zabala egin izana positibotzat jo zuen Estevek baita ere begi onez ikusi Pujolen aportazioen arrazionaltasuna onartua izan dela.

Gobernabilitatearen hitzarmena betetzen ari da eta bide beretik segituko du, esan zuen Estevek, eta PNV eta CiUren arteko harremanei buruz zera adierazi zuen, momentu honetan harreman horiek onak ez badira ere faktore honek ez duela CiUren eta PPren arteko hitzarmena ukitzen.

Jakina erantsi zuen Estevek PNV eta PPren artean eta, batez ere, Gobernu zentralaren eta euskal Gobernuaren artean terrorismoz kriterio berdinak izatea, gauza ona izango litzateke.